Internet, sareen sare, sare mundiala.
Informazino gune erraldoia da internet.
Gure herriko gauzak bere hortxe dagoz, mundu guztitik pantailan bistaratuteko moduan.
Sartu eta ikusi, ez da besterik egin behar.
OROZKO
INTERNET SAREAN
Orozko
Bilbotik 24km-ra dago eta Bilbo-Gazteiz (Bi-2522) errepide har daiteke N-625 (Bilbo-Urduña), A-68 eta A-624 (Gazteiz-Amurrio) errepideetatik.
Bi-3513 errepidearekin, Arratiako haranarekin komunikatzen zituen ohiko arazoak, konpondu ahal izan dira bilborako autobus zerbitzuaz a Bizkaibus arduratzen da eta Bilbo-Gazteizkoaz la Union.
*Euskal Autonomi Autonomi Erkidego
Lurralde Histerikoa: Bizkaia
Eskualdea : Arratia-Nerbioi
Epai-Barrutia: Bilbo
Kokapen geograficoa: 43º06´10´´ N eta 0º48´12´´
Azalera: 102,42 km2.
--------------------------
Interneteko edozein bilatzailetan orozko berbea imini eta hainbat web orriren barri agertuko jaku klik baten.
Orriaren uzenean bertan orozko darabilenak hiru-lau dira:
Orozkoko udalaren web orri ofiziala, orozkoudala .com uzenezkoa, orozko.org eta orozko.tv, esaterako.
Herriaren ganeko informazino zabala agiri daudei era honetako guneak, baina euretariko batzuk barriak sarri-sarri eguneratuten ditue bistaratu ahal dira orrian bertan edo loturen bitartez,
Hala egiten daudein orozko.tv eta orozko.org guneak.
Herriaren inguruko oinarrizko informazinoa agertuekeran badagoz danetan agiri diran atal batzuk: herriaren kokapena, historia, jaiak, museoa, nekazalturismoa etxeak, zerbitzuak eta hainbat telefono erabilgarri.
Beste datu osagarri batzuk bere emoten dauskuez, batez bere bertara datorren kanpotarrari egingo jakozanak. non jan, non lo egin eta erretratu sortaren bat.
Taldeak eta enpresak
Informazino zehatzagorako kultura taldeak eta enpresak euren orriak daukeiz.
Garrafa elkarteak, esaterako webgune dotorea dauko garrafearen inguruan.
Orriaren uzena orozko-garafa.com da eta atalen artean arakatuten dabilenak garrafen katalogo bete-betea aurkituko dau, 118 garrafa eta datuen artean honeixek:garrafearen markea, bana-banango erretratua eta jaubearen uzena.
Bilaketa, ganera, jaubeka, markada edo jatorri herrika egin lei.
Jaubeka egiten badogu, ikusiko dogu Pedro Martinek daukola garrafa gehien.
Hogeita hamakeko dagokonez, ostera, bertakoak dira gehin, Arrasaten Elma fabrikan eginak.
Sarean euren gunea daukein enpresen artean Valencia anajeena (chorizosdeorozko.com), Patxi Mimentzarena (patximimenza.com), Alucyrena, Seycerena, Extebarriatarren egurgintzearena (forestalorozko.com) eta Tornilleria Landalucerena (torlanda.com) dagoz.
Eta nekazalturismoetatik biren lekua aurkitu dogu interneten: etxegorri eta albizukoborda.com, baina besteen informazinoa bere lortu lei arloko web atari zabalen bidez.
Horretarako sartu nekatur.net-en edo antzeko orriren baten.
Hizkuntzak
Informazinoa hainbat hizkuntzatan emotea guztiz normalduta dago sarean eta Euskal Herrian gagozana legez orozkoren ganeko orrietan sarbidea euskeraz egiteko erea daukogu gehienetan, baina ez danetan.
Halan, hiru hizkuntzatan ikusi lei udalaren orria: euskeraz, gazteleraz eta inglesez.
Beste haibeste Garrafa elkartearen gunean.
Euzkeraz eta erderaz dauko orozko.org orriak eta erdera hutsetan dago orozko.tv.
Euskerazko bidea aukeratu arren, batzuetan pasetan dana da barruko mami guztia euskarara ekarri barik dagoala.
Esate baterako, orozko.org gunean zelan heldu atal barruko testua erderaz dago euskerazko bidetik jo arren bertara.
Hizkuntzean kalidadea, barriz, ez da beti behar beste jagoten euskereari toketan jakonean behinik behin.
Oinarrizko hutsegite ugari han-hor-hemen.
Uzenburuetan, esaterako, kontaktu edo kargu edo katalogo aurkitu dogu, berez kontaktua edo kargua edo katalogoa behar dan lekuan.
Agiri-agirian dagozan akatsak dira, letra bakarragaz konpondu leizanak.
Eta uste dogu honen guztiaren errua ez ete dan orrien disenua egikeran erderaz pentsau dala oinarrizko eskema, eta gero euskera itzuli.
Euskeraz hasita eginak bilira ez geunke hainbeste errakuntza ikusiko.
Osterantzeko loturak
Helbide zuzena barik zeharkako norabideari jarraitua bere informazinoa zenbakura aurkituko dogu sarean.
Dala eguraldiaren inguruko informazinoa, dala enpresen ganekoa, dala kultura ekitaldien zein turismoaren zein beste edozein zerbitzuaren ganeko hainbat datu eta argibide agertuko jaku orri espezializatu bidez.
Horren aldibidea da fotonatura.org, bertan aukoz erretratuak eskegita Gaizka Bilbao argazkilari orozkoarrak.
Eta zelan itxi aitatu barik Youtube bere, aspaldian sano indartsu dabilen bideo-gunea.
Bertan Orozko iminite, jenteak eskegi dituan bideoak ikusi leiz, ugari.
Lagunarteko pasadizoak, ekitaldien bideo-grabazino zatik eta inon diran ingurukoak danak bere.
Hori bai, batzuetan denporea emon beharko dogu gura doguna aurkituko badogu, eta besteetan kasik gureztala, zelan ez dakigula etorriko jaku informazinoa begian aurrera.
Juanjo Respaldiza.
lunes, 11 de agosto de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario