sábado, 30 de agosto de 2008

Ayuntamiento de Orozko-Orozkoko Udala-bandera-ecudo-ikurrin-armarria

Orozko udaletxea Donibane Zubiaurko
elizatean eraiki zen 1750. eta 1754. urteen
aretan. Etxe aurrean armarria, erabat
barrokoa, 1752 an egina. Dagoen lekuan
dagoelako, denok daukagu Orozkoko
armarritzat, baina ez da hala. Izan ere,
Bizkaiko Jaurerriko armarria da.

Bizkaiko Jaurerrikoa armarrria, udaletxeko (1752) horman.

Orozkoarrok ordezkatzen gintuen armarririk eta banderarik ez geneukanez gero, udalbatzak, 2008ko ekainaren 20ko aparteko osoko bilkuran, OROZKOKO HARANAREN ETA MERINDADEAREN lekuko izango diren ikurrak onartu zituen, zientzitaren oinarritutako ikerketa zehatzaren ondoren. Laster argitaratuko dugu ikertaren emaitza den lana, eta argitaratu bezain pronto duzue etxean guztiok.

Orozkoko haraneko bandera.
Bandeararen koloreak armarrian dute jatorri
.

Orozkoko haraneko armarria, Orozkoko IV. jaun Iñigo garciaren armetan oinarritua:"Zilarrezko, gurutze bedea, lau otso gorri, bi eta bi elkarri begira".

Aurrerapen gisa honakoa.
Triangelu zuri, gorri eta musker
kolorekoak. Eraketak haraneko
lau elizateei egiten die aipamen,
baita Orozkok Aiararren
agintepetik alde egin arte bizitako
sasoi gatazkatsuei ere.

Orozkoarren leinuaren armarria (1738),1227tik aurrera erabilia.



No hay comentarios: