Floren beti izan da marrazki eta pintura zalea.
Zer diñogaz hasi ginanean pozik hartu auen ardurea alerik ale egiteko historia bat dibujuen bidez.
Holan kontu zaharrak gozo datoz gure begietara.
FLOREN USIA.
PINTUREA BETI DAGO NIRE BURUAN, BETI.
Non estudiau zendun?
Laudion, lehengo Sallen, orain beste uzenen bat ei dauko.
Hor arresteiz estudietan nendun eta goxean mekanikari joaten nintzen tailler batera.
Nire irakasleak esan austen berari lagunduten joateko eta holantxe hasi nintzen.
Goxan nire jefea zan eta arresteien irakaslea.
Zein urtetarik zein urtera izan zan hori?
Ni han hasi nintzan hamasei urtegaz.
FP 1 eta 2 egin nenduzan osorik, halandaze hemeretzi urtera arte, atzenengo urtean izan zan torneru ibili nintzena nire irakaslea zanagaz.
Gero etorri zintzen Orozkora?
Bai, handik soldadutzea egiten joan nintzen eta gero erea euki nendun hona etorteko eta 16 urte emon nenduzan hemen negozioan, ferreterian.
Urte asko negozioagaz herrian...
Bai, baina atzenean herria geroago eta handiagoa egiten egoan erritmo handian hasizan, behargin gehiago behar zan...eta ez zan helduten guk gura gendun lekura.
Hasikeran leku txikitxuan egon zintzen, Rupertoren denda izan zanaren ondoan...
Bai, leku txikerra zan, baina baeukan bere gauzea.
Pasetan dana da holango negozioetan produktuak eroslearen bistan egon behar daula, halan gehiago salduten dalako.
Jentea zeozer eske dator, baina beste gauazaren bat ekosi eta beste hori bere erosiko dau, akaso.
Eta horretarako hasikerakoa leku lar txikerra zan.
Zelan hasi zintzen dibujetan?
Beti gustau izan jata asko dibujoa.
Gazte-gazterik egon naz holango kontuetan sartuta.
Akordetan naz laurogeiko hamarkadan euskaltzale batzuk bilduten gintzen Laudion, Ugalde, Alegria...eta aldizkari bat ateretan gendun "Saia" uzenekoa .
Danerik egiten gendun bertan: errezetak, olerkiak...eta komikiak bere bai.
Taldetxu bat gintzen horretan eta txandaka egiten gendun.
Hainbat aldizkari atera genduzan eta tira! Gustetan jaukana egiten gendun.
Betse alde batetik, AEKrako kartelak bere egin nenduzan, hasikerako denporetan, irakastaroak iragartzeko edo joan-etorri bat egiten zanean jentea informetako...
Aldikada hatan herriko plazan euskaltokia geunkan eta berbaldiak antolatuten genduzan, Bernardo Atxaga etorri zan behin, Amuriza, Iribar...hainbat ospetsu etorri zan eta horretarako bere neuk egiten nenduzan kartelak.
Beti ziran eskuz egineko dibuju deigarriak eta euskereagaz lotuta.
Dibujuaz ganera pintureagaz bere ibilten zara, ezta?
Bai, asko gustetan jata.
Haren baten ikasten ibili zinen, ezta?
Egin dodan gehiena nire kontura egin dot.
Ikastaro bi egin dodaz: bat Laudion orain hogei urte-edo, Lamuzan egon zan neskato bategaz egin nendun batez bere, koloreak zelan nahastau behar ziran ikasteko.
Bestea orain hiru edo lau urte Bilbon.
Urte batez egon nintzen joaten, baina beti legez ordutegiagaz problemak eukiten nenduzan beharrean nengoalako eta karraka ibili behar izan nendulako beti.
Ha ta guzti bere, asko ikasi nendun.
Orain bere egiten dozu zeozer pintureagaz?
Bai, bai! Pinturea beti dago nire buruan!
Dibujuan ez bada, bestela, baina beti buruan.
Horregati ZER DIÑO egitea niretzat sano erakargarria da, obligazino bat da, baina ha ta guzti bere, disfrutau egiten dot sano.
Ze gai tratetan dozu zure beharrak egiten dozuzenean?
Ba, ZER DIÑOn esate baterako, lehenengo-lehenengotik legendakaz nabil.
Gehienak hemen geuk batutakoak dira;
Euskerea ikasten noz hasi zinan?
Ni hamasei urtegaz hasi nitzen, AEK horreik guztiak sortu aurretik.
Mateo Pagazaurtundua, Julen Guaresti...horreik ziran gure irakasleak.
Eskolatik urten eta hara ginan gaztegoak eta zaharragoak danak batera.
Eta non egiten zenduezan eskolak?
Ba Centro Gallego ondoan.
Hor egoan lokal bat.
Eta baita Lamuzako parkean bere.
Batetik bestera ibilten ginan.
Nik uste dot izan dala aukeratu dodan gauzarik onenetarikoa, euskera ikastea.
Horregaz ez naz damututen sekula!Gero Orozkora etorri nintzen eta hemendik bizkaiera zan, eta nik dendan bere egiten nendun ahalegina jenteagaz berba egiteko.
Koadernutxu bat bere egin nendun hemeko berbakaz.
Holan ateran nendun liburu bat 2001 ean, Ermuko toponimiaren ganean.
A bai?
Bai, Laudioko Basalarrina taldea ibili zan horen atzetik, nik beharra egin eta gero euren eskuetan itxi nendun.
Lekuen uzenak guztiz aldatuta dagoz, bertakoak ez zirelako euskaldunak hizkuntzaz eta nik ikerketa bat egin nendun izkribu zaharretan-eta arakatuta.
Zer diñon egiten dozun Ugalatxu komikia nondik atera zendun?
Zer diñokoak esan austien komik tira bat egiteko eta pertsonaje bat sortutea petsau nendun.
Erreka hor dagoala akordau jatan eta zergaitik ez ugelatxu bat.
Joko asko emoten dau.
Begoñe Olabarria, Juanjo Respaldiza
lunes, 11 de agosto de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario