Iñaki Garcia Uriberen eskutik dator, etorri da, Gorbeiako Gurutzearen ganeko erakosketea Orozkoko Museora.
Berak batu dau material guztia.
Ekainaren 21 etik abuztuaren 17ra egongo da zabalik.
Helburua, Gorbeiko Gurutzeen historia ordenan emoitea izan da.
Asmo horregaz antolatu dau museoko lehengo solairua.
Hau da ikur bizkaitar honen lehenengo erakosketa konpletoa orain arte ez dalako batu hainbeste material.
Ekosten joateko adi euki ezkero eskoitik ezkerrera ekosi beharko letzike, erretratuik, mendirako atxinako materiala, oleoa, 12 margolarik eineko koadruak, lehenengo gurutzearen untzak, gurutzearen kopiak eta beste hainbat gauzaren zentzuna artez ulertuteko.
Iñaki Garciak hamabost urte emon dauz materiala batuten eta Gorbeiako hiru gurutzeen ganean gauza gehiago ikasten.
Berak dino gurutzean historia Zeanuriko abade bateri zor dautsela.
Abade honek ordurarte inoz egin ez zan gurutzea egin gura auen.
Eiffel dorrearen itxurea dauko eta momentuz dagoan gurutzerik altuena da Gorbeiakoa.
Lehenengo gurutzea, 1901eko azaroaren 12an inagurau zan bai hilebetegarrenean 33 mko gurutzea jausi egin zan.
1903an barriro arteztu zan baie 1906an hau bere apurtu egin za.
Orain daukugunak 18 mko luzera dauko eta 107 urte bete dauz.
Iñakiri gurutzearen inguruko mirespena txikerratatik jatorko bere familiak transmitituta.
Honen inguruan eskribitan hasi zan bibliografia gitxi egoalako hatan momentu hatan.
Bere adia erakosketa beste herri batzuetara eroatea da.
Ugaotar honek esan deusku aurrerantzean zer edo zer egin gura dauala Gontzal Mendibil abeslariagaz baina oraindo ez dakiela zer izingo dan.
Gontzalen musikea eta Iñakiren jakituria batuko dauezan proiektua dauko gogoan.
GORBEIAKO GURUTZEA MUSEOAN
Irune Rotaetxe
martes, 12 de agosto de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario