Euskal Autonomia Erkidegoan daudenen artean Gorbeiako parke naturala da, handiena 20.016 hektarea baititu. Baina, handienak Nafarroan daude, bata Bardeetakoa (41.845 ha.) eta bestea Urbasa-Andia parke naturala(21.048 ha.). Aikorri-Aratz parke natural behin izendatuz gero, kudeaketa Gipuzkoako eta Arabako Aldundien esku geratu da, eta Patronatu bat ere sortu omen da. Patronatu horretan abeltzainek, ekologistek, ehiztariek, nekazariek... izango dute ordezkariren bat.
Parke natural berri honetan zerbait ezaguna bada, hori Aizkorri mendi-zerra da. Milaka eta milaka mendizalek ezagutzen dute. Azken urteotan, berriz, mendi-lasterketak edo mendi-maratoiak ari dira fama hartzen, eta Aizkorrikoa da famatuenetakoa. Beraz, kirolari-klase hori ere ari da Aizkorrira hurbiltzen. Baina mende askotan bidaiari eta erromes ugari pasa da Gipuzkoaren eta Arabako lautadaren tartean dagoen San Adriango galtzadatik. Parke natural izendatzean galtzada bakarrik ez, beste hainbat ezaugarriren berri ere dute handik igarotzen direnek.
Hasteko esan Gipuzkoako parke natural handiena dela azken hau, Pagoetak 1.350 ha. baititu, Aiako Arriak 6.000, eta Aralarrek 11.000. Aizkorri-Aratz parkean 8 herri dira Gipuzkoa aldetik, eta 4 Arabako partetik. Hauexek, hurrenez hurren: Aretxabaleta, Legazpi, Leintz-Gatzaga, Oñati, Zegama, Zerain, Asparrena, San Millan, Barrundia, eta Zalduondo. Badirudi Eusko Jaurlaritza Gorbeiako parkea eta beste hau lotzeko korridore bat sortu nahian dabilela.
Parke honetan, Aratz menditik hasi eta Aloña mendiraino kareharria da nagusi. Kantauri osoan ez dago jarraian horrenbeste kareharri beste inon, eta karts-dun mendi-tontorrak era nahikotxo dira. Beste mendi-gain batzuetan, ordea, landaretza sarria da, ez da apenas azpiko harria ikusten, adibidez Urkilla-Elgea mendizerran. Elgean, berriz, parke eolikoa dago.
16.000 hektarea horietatik erdia edo bertako basoa da. Bada arbola bat, gubea, EAEn Aizkorrin bakarrik hazten dena, pago artean, zeren Iratin (N) ere badago, jakina. Mendietako geranioa, berriz, Auñamendin ikusten bada ere gehienetan, Aizkorrin ere bada. Hau da, landare aldetik badago zerekin gozatua. Faunari dagokionez, basakatuak ugariak dira, lepahoriak, gailurretako uhandreak, arrano txikiak...
Orkatzategira, berriz, sai arreak etortzen dira samaldan kumeak izatera, eta sai zuriak ere ikus daitezke, hauek Afrikatik etorrita negu ostean.
Eta Santiago Bidea itsasertzetik egiten duenak parke honetako hainbat perla arkitektoniko ezagut ditzake: adibidez, San Adriango tunela eta ermita, eta Arantzazuko Santutegia. Parke honek historia-aurreko ondare dezente du: Aizkortxoko, Artzanburuko, Pagokoitzako trikuharriak, Arrikurutz, Aizkirri, Anton Koba leizezuloak, Zorrotzarriko menhirra...
El dios de las pequeñas cosas, la poesía de lo cotidiano
Hace 15 horas
No hay comentarios:
Publicar un comentario