Me gusta la montaña,
el cine me apasiona,
deporte me puede,
y soy aficionado al arte de las fotos,
Practico la radio en Dx
y perteneco al grupo de radio:
ATLANTIC VOICE
INTERNACIONAL DX GROUP
Aprender...Todo esto es nuevo para mi...
Iñaki Garcia Uriberen eskutik dator, etorri da, Gorbeiako Gurutzearen ganeko erakosketea Orozkoko Museora. Berak batu dau material guztia. Ekainaren 21 etik abuztuaren 17ra egongo da zabalik. Helburua, Gorbeiko Gurutzeen historia ordenan emoitea izan da. Asmo horregaz antolatu dau museoko lehengo solairua. Hau da ikur bizkaitar honen lehenengo erakosketa konpletoa orain arte ez dalako batu hainbeste material. Ekosten joateko adi euki ezkero eskoitik ezkerrera ekosi beharko letzike, erretratuik, mendirako atxinako materiala, oleoa, 12 margolarik eineko koadruak, lehenengo gurutzearen untzak, gurutzearen kopiak eta beste hainbat gauzaren zentzuna artez ulertuteko. Iñaki Garciak hamabost urte emon dauz materiala batuten eta Gorbeiako hiru gurutzeen ganean gauza gehiago ikasten. Berak dino gurutzean historia Zeanuriko abade bateri zor dautsela. Abade honek ordurarte inoz egin ez zan gurutzea egin gura auen. Eiffel dorrearen itxurea dauko eta momentuz dagoan gurutzerik altuena da Gorbeiakoa. Lehenengo gurutzea, 1901eko azaroaren 12an inagurau zan bai hilebetegarrenean 33 mko gurutzea jausi egin zan. 1903an barriro arteztu zan baie 1906an hau bere apurtu egin za. Orain daukugunak 18 mko luzera dauko eta 107 urte bete dauz. Iñakiri gurutzearen inguruko mirespena txikerratatik jatorko bere familiak transmitituta. Honen inguruan eskribitan hasi zan bibliografia gitxi egoalako hatan momentu hatan. Bere adia erakosketa beste herri batzuetara eroatea da. Ugaotar honek esan deusku aurrerantzean zer edo zer egin gura dauala Gontzal Mendibil abeslariagaz baina oraindo ez dakiela zer izingo dan. Gontzalen musikea eta Iñakiren jakituria batuko dauezan proiektua dauko gogoan.
Internet, sareen sare, sare mundiala. Informazino gune erraldoia da internet. Gure herriko gauzak bere hortxe dagoz, mundu guztitik pantailan bistaratuteko moduan. Sartu eta ikusi, ez da besterik egin behar. OROZKO INTERNET SAREAN Orozko Bilbotik 24km-ra dago eta Bilbo-Gazteiz (Bi-2522) errepide har daiteke N-625 (Bilbo-Urduña), A-68 eta A-624 (Gazteiz-Amurrio) errepideetatik. Bi-3513 errepidearekin, Arratiako haranarekin komunikatzen zituen ohiko arazoak, konpondu ahal izan dira bilborako autobus zerbitzuaz a Bizkaibus arduratzen da eta Bilbo-Gazteizkoaz la Union. *Euskal Autonomi Autonomi Erkidego Lurralde Histerikoa: Bizkaia Eskualdea : Arratia-Nerbioi Epai-Barrutia: Bilbo Kokapen geograficoa: 43º06´10´´ N eta 0º48´12´´ Azalera: 102,42 km2. -------------------------- Interneteko edozein bilatzailetan orozko berbea imini eta hainbat web orriren barri agertuko jaku klik baten. Orriaren uzenean bertan orozko darabilenak hiru-lau dira: Orozkoko udalaren web orri ofiziala, orozkoudala .comuzenezkoa, orozko.org eta orozko.tv, esaterako. Herriaren ganeko informazino zabala agiri daudei era honetako guneak, baina euretariko batzuk barriak sarri-sarri eguneratuten ditue bistaratu ahal dira orrian bertan edo loturen bitartez, Hala egiten daudeinorozko.tv eta orozko.org guneak. Herriaren inguruko oinarrizko informazinoa agertuekeran badagoz danetan agiri diran atal batzuk: herriaren kokapena, historia, jaiak, museoa, nekazalturismoa etxeak, zerbitzuak eta hainbat telefono erabilgarri. Beste datu osagarri batzuk bere emoten dauskuez, batez bere bertara datorren kanpotarrari egingo jakozanak. non jan, non lo egin eta erretratu sortaren bat. Taldeak eta enpresak Informazino zehatzagorako kultura taldeak eta enpresak euren orriak daukeiz. Garrafa elkarteak, esaterako webgune dotorea dauko garrafearen inguruan. Orriaren uzenaorozko-garafa.comda eta atalen artean arakatuten dabilenak garrafen katalogo bete-betea aurkituko dau, 118 garrafa eta datuen artean honeixek:garrafearen markea, bana-banango erretratua eta jaubearen uzena. Bilaketa, ganera, jaubeka, markada edo jatorri herrika egin lei. Jaubeka egiten badogu, ikusiko dogu Pedro Martinek daukola garrafagehien. Hogeita hamakeko dagokonez, ostera, bertakoak dira gehin, Arrasaten Elma fabrikan eginak. Sarean euren gunea daukein enpresen artean Valencia anajeena (chorizosdeorozko.com), Patxi Mimentzarena (patximimenza.com), Alucyrena, Seycerena, Extebarriatarren egurgintzearena (forestalorozko.com)eta Tornilleria Landalucerena (torlanda.com)dagoz. Eta nekazalturismoetatik biren lekua aurkitu dogu interneten: etxegorri etaalbizukoborda.com,baina besteen informazinoa bere lortu leiarloko web atari zabalen bidez. Horretarako sartu nekatur.net-en edo antzeko orriren baten. Hizkuntzak Informazinoa hainbat hizkuntzatan emotea guztiz normalduta dago sarean eta Euskal Herrian gagozana legez orozkoren ganeko orrietan sarbidea euskeraz egiteko erea daukogu gehienetan, baina ez danetan. Halan, hiru hizkuntzatan ikusi lei udalaren orria: euskeraz, gazteleraz eta inglesez. Beste haibeste Garrafa elkartearen gunean. Euzkeraz eta erderaz daukoorozko.orgorriak eta erdera hutsetan dagoorozko.tv. Euskerazko bidea aukeratu arren, batzuetan pasetan dana da barruko mami guztia euskarara ekarri barik dagoala. Esate baterako,orozko.orggunean zelan heldu atal barruko testua erderaz dago euskerazko bidetik jo arren bertara. Hizkuntzean kalidadea, barriz, ez da beti behar beste jagoteneuskereari toketan jakonean behinik behin. Oinarrizko hutsegite ugari han-hor-hemen. Uzenburuetan, esaterako, kontaktu edo kargu edo katalogo aurkitu dogu, berez kontaktua edo kargua edo katalogoa behar dan lekuan. Agiri-agirian dagozan akatsak dira, letra bakarragaz konponduleizanak. Eta uste dogu honen guztiaren errua ez ete dan orrien disenua egikeran erderaz pentsau dala oinarrizko eskema, eta gero euskera itzuli. Euskeraz hasita eginak bilira ez geunke hainbeste errakuntza ikusiko. Osterantzeko loturak Helbide zuzena barik zeharkako norabideari jarraitua bere informazinoa zenbakura aurkituko dogu sarean. Dala eguraldiaren inguruko informazinoa, dala enpresen ganekoa, dala kultura ekitaldien zein turismoaren zein beste edozein zerbitzuaren ganeko hainbat datu eta argibide agertuko jaku orri espezializatu bidez. Horren aldibidea da fotonatura.org, bertan aukoz erretratuak eskegitaGaizka Bilbaoargazkilari orozkoarrak. Eta zelan itxi aitatu barik Youtube bere, aspaldian sano indartsudabilen bideo-gunea. Bertan Orozko iminite, jenteak eskegi dituan bideoak ikusi leiz, ugari. Lagunarteko pasadizoak, ekitaldien bideo-grabazino zatik eta inon diran ingurukoak danak bere. Hori bai, batzuetan denporea emon beharko dogu gura doguna aurkituko badogu, eta besteetan kasik gureztala, zelan ez dakigula etorriko jaku informazinoa begian aurrera. Juanjo Respaldiza.
Floren beti izan da marrazki eta pintura zalea. Zer diñogaz hasi ginanean pozik hartu auen ardurea alerik ale egiteko historia bat dibujuen bidez. Holan kontu zaharrak gozo datoz gure begietara. FLOREN USIA. PINTUREA BETI DAGO NIRE BURUAN, BETI. Non estudiau zendun? Laudion, lehengo Sallen, orain beste uzenen bat ei dauko. Hor arresteiz estudietan nendun eta goxean mekanikari joaten nintzen tailler batera. Nire irakasleak esan austen berari lagunduten joateko eta holantxe hasi nintzen. Goxan nire jefea zan eta arresteien irakaslea. Zein urtetarik zein urtera izan zan hori? Ni han hasi nintzan hamasei urtegaz. FP 1 eta 2 egin nenduzan osorik, halandaze hemeretzi urtera arte, atzenengo urtean izan zan torneru ibili nintzena nire irakaslea zanagaz. Gero etorri zintzen Orozkora? Bai, handik soldadutzea egiten joan nintzen eta gero erea euki nendun hona etorteko eta 16 urte emon nenduzan hemen negozioan, ferreterian. Urte asko negozioagaz herrian... Bai, baina atzenean herria geroago eta handiagoa egiten egoan erritmo handian hasizan, behargin gehiago behar zan...eta ez zan helduten guk gura gendun lekura. Hasikeran leku txikitxuan egon zintzen, Rupertoren denda izan zanaren ondoan... Bai, leku txikerra zan, baina baeukan bere gauzea. Pasetan dana da holango negozioetan produktuak eroslearen bistan egon behar daula, halan gehiago salduten dalako. Jentea zeozer eske dator, baina beste gauazaren bat ekosi eta beste hori bere erosiko dau, akaso. Eta horretarako hasikerakoa leku lar txikerra zan. Zelan hasi zintzen dibujetan? Beti gustau izan jata asko dibujoa. Gazte-gazterik egon naz holango kontuetan sartuta. Akordetan naz laurogeiko hamarkadan euskaltzale batzuk bilduten gintzen Laudion, Ugalde, Alegria...eta aldizkari bat ateretan gendun "Saia" uzenekoa . Danerik egiten gendun bertan: errezetak, olerkiak...eta komikiak bere bai. Taldetxu bat gintzen horretan eta txandaka egiten gendun. Hainbat aldizkari atera genduzan eta tira! Gustetan jaukana egiten gendun. Betse alde batetik, AEKrako kartelak bere egin nenduzan, hasikerako denporetan, irakastaroak iragartzeko edo joan-etorri bat egiten zanean jentea informetako... Aldikada hatan herriko plazan euskaltokia geunkan eta berbaldiak antolatuten genduzan, Bernardo Atxaga etorri zan behin, Amuriza, Iribar...hainbat ospetsu etorri zan eta horretarako bere neuk egiten nenduzan kartelak. Beti ziran eskuz egineko dibuju deigarriak eta euskereagaz lotuta. Dibujuaz ganera pintureagaz bere ibilten zara, ezta? Bai, asko gustetan jata. Haren baten ikasten ibili zinen, ezta? Egin dodan gehiena nire kontura egin dot. Ikastaro bi egin dodaz: bat Laudion orain hogei urte-edo, Lamuzan egon zan neskato bategaz egin nendun batez bere, koloreak zelan nahastau behar ziran ikasteko. Bestea orain hiru edo lau urte Bilbon. Urte batez egon nintzen joaten, baina beti legez ordutegiagaz problemak eukiten nenduzan beharrean nengoalako eta karraka ibilibehar izan nendulako beti. Ha ta guzti bere, asko ikasi nendun. Orain bere egiten dozu zeozer pintureagaz? Bai, bai! Pinturea beti dago nire buruan! Dibujuan ez bada, bestela, baina beti buruan. Horregati ZER DIÑO egitea niretzat sano erakargarria da, obligazino bat da, baina ha ta guzti bere, disfrutau egiten dot sano. Ze gai tratetan dozu zure beharrak egiten dozuzenean? Ba, ZER DIÑOn esate baterako, lehenengo-lehenengotik legendakaz nabil. Gehienak hemen geuk batutakoak dira; Euskerea ikasten noz hasi zinan? Ni hamasei urtegaz hasi nitzen, AEK horreik guztiak sortu aurretik. Mateo Pagazaurtundua, Julen Guaresti...horreik ziran gure irakasleak. Eskolatik urten eta hara ginan gaztegoak eta zaharragoak danak batera. Eta non egiten zenduezan eskolak? Ba Centro Gallego ondoan. Hor egoan lokal bat. Eta baita Lamuzako parkean bere. Batetik bestera ibilten ginan. Nik uste dot izan dala aukeratu dodan gauzarikonenetarikoa, euskeraikastea. Horregaz ez naz damututen sekula!Gero Orozkora etorri nintzen eta hemendik bizkaiera zan, eta nik dendan bere egiten nendun ahalegina jenteagaz berba egiteko. Koadernutxu bat bere egin nendun hemeko berbakaz. Holan ateran nendun liburu bat 2001 ean, Ermuko toponimiaren ganean. A bai? Bai, Laudioko Basalarrina taldea ibili zan horen atzetik, nik beharra egin eta gero euren eskuetan itxi nendun. Lekuen uzenak guztiz aldatuta dagoz, bertakoak ez zirelako euskaldunak hizkuntzaz eta nik ikerketa bat egin nendun izkribu zaharretan-eta arakatuta. Zer diñon egiten dozun Ugalatxu komikia nondik atera zendun? Zer diñokoak esan austien komik tira bat egiteko eta pertsonaje bat sortutea petsau nendun. Erreka hor dagoala akordau jatan eta zergaitik ez ugelatxu bat. Joko asko emoten dau. Begoñe Olabarria, Juanjo Respaldiza